XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Betiko heziketa-mota kolokan zegoen eta praktika-munduan hamaika experientzia berri sortzen ari zen.

b) Experientzia berrien ondorioz, teoria, aldaketa sakon baten prozesuan sartu zen.

Gogoan ditugu, adibide gisa Pestalozzi (1746-1827) eta bere eleberri pedagogikoak, oso garrantzitsuak hezkuntzaren inguruko giroa aldatzeko; Hegel-en ekarpenak Nurenberg-eko Instituto zuzendaria izan zenean (1808-1816); Kant-en Kô*ningsber-go Unibertsitatean Pedagogiari buruz botatakoak (1803) eta bere ikasle zen Rink-ek argitaratua (1804); Fichte-ren (1762-1814) obrak (nitasuna eta bilakaera) izan zuen arrakasta, eta abar.

Baina gai honi buruzko planteamenduak T. Rink-ek zuzen-zuzen adierazten zizkigun: Hezkuntzaren Teoria ez da kimera, asmo polit eta jatorra baizik, baina gure garai honetan ezin dugu hori aurrera eraman.

Arazoa latza zen beraz.

Alde batetik hezkuntzaren barruan gizartearen egituraketaren nahiaren beharra (bere portzentai aldakorra eta guzti) onartua zegoen eta beste aldetik, argi eta garbi zegoen praktikaren hobekuntzaren beharra.